XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sat[ur] - Beste lekuren batera joanaz?

Zurr[un] - Ori baiño geiago.

Sat[ur] - Ameriketara iges egiñaz?

Zurr[un] - Geiago oraindik. Ameriketatik itzuli diteke. Ez al-dezu aditzen?
Sat[ur] - Aditzen det. Orretan, nere burua il dezadala, nai du orrek?

Zurr[un] - Noizbait ere, aditu dezu guzia. Berak dionez, zuk lurrean egiten dezuna, Ujentu'k ederki egin dezake zu gabe.

Sat[ur] - Kirtena alakoa! Nola uste izan dezake iñork, nik orrelako astakeririk egingo dedanik?

Zurr[un] - Orixe esan diot nik: baiña berak orrela erabakita dauka. Zuri erreztasun guziak eman nai dizkitzu ortarako. Ona emen, zer eman didan zuretzako: errezeta bat da (Ematen dio papel bat).

Sat[ur] - Ia, ia!... Arseniko, estriknina...! Baiña au edenik txarrena, benenorik biziena da!

Zurr[un] - Berak dionez, istan bateko kontua da. Zuk ori artu, ta gero bera etorriko omen-da. Zure eriotz-papela izenpetu ta guzia bukatuta geldituko da. Ez omen-da ezer miñik artzen.

Sat[ur] - Gizon ori gaizkillerik beltzenetakoa da!

Zurr[un] - Gaizkillea ere... enuke esango.